Goretti Etxeberriak (Itsasondo, 1974) Bakuntza aisialdi elkartea sortu du beste guraso batzuekin batera, desgaitasun funtzionala duten pertsonentzako. Goierri mailako elkarte horren helburua desgaitasun funtzionala dutenei aisialdia kalean egiteko aukera ematea da. Dantza eta antzerkia egingo dituzte, besteak beste.
Zaletasun bat?
Mendian ibiltzea.
Pelikula edo telesail bat?
La roca askotan ikusi dut.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Platero y tu.
Abesti bat?
Platero y tu taldearen Tras la barra.
Liburu bat?
Bernardo Atxagaren Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian. Bi aldiz irakurri dut: aspaldi eta duela bi urte. Pentsatu arazten didan liburua da.
Oporretarako toki bat?
Lanzarote.
Kolore bat?
Berdea.
Zer gosaltzen duzu?
Cola Cao eta ogi xigortu bat edo bi.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Lehenengo semearen jaiotza. Hodei du izena eta 2004ko uztailaren 11n jaio zen. Bigarrenak Ekain du izena eta 2008ko apirilaren 17an jaio zen.
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
Senarrak egindako lehen oparia. Lehengusu batek ekarri zidan: arrosa sorta bat eta arrosa sortaren barruan bihotz bat zuen kate bat.
Amets bat.
Benetako integrazioa.
Bizitzako plazer txiki bat.
Liburu bat irakurtzea kafesne batekin.
Txoko bat.
Zelatun.
Beasainen biziko ez bazina…
Txindoki puntan esan ezin dezakedanez, Zarautz esango dut. Zarautz ere asko gustatzen zait.