Ez naiz mendira nahi adina joaten, eta horregatik izan daiteke, beharbada, joaten naizen bakoitzean ikaragarri gozatzen dudala. Beti ekartzen dut bueltan irudiren bat txango horietatik.
Argazki hau Ausa-Gaztelu mendiaren lepoan hartutakoa da, Olakosaroitik gora igota. 2020ko abendua zen, eta nire lagun eta argazkizale Miguel Cavero neraman ondoan. Aralarko gain zurituak erretratatzeko ilusioak gerturatu gintuen egun horretan mendira.
Sony A7RiV • Tamron 17-28mm • 17mm • f8 • 1/50 • ISO 200