Haizea Milan Aparicio (Lazkao, 2003) pintura eta diseinu munduan hainbat sari irabazitakoa da, eta oraingoan Lazkaoko jaietako kartel lehiaketako saria lortu du, «aurten Lazkao inoiz baino gehiago nabari dut faltan –ikasturte hau Madrilen dago SICUE programarekin– eta gogotsu nago jaietarako, horregatik ilusio berezia egin dit irabazteak». Lehiaketak erronka pertsonal bezala ikusten ditu, «nire kabuz egingo ez nituzkeen gauzak egitera eramaten nautelako, eta aitzakia honekin irudimena asko lantzen dut». Sorkuntza eta Diseinuko Gradua ikasten ari da, txikitatik gustatu baitzaio margotzea. «Gurasoei esker dut zaletasun hau. Gainera, oso txikitatik, nire izebarekin joaten nintzen margoketako klaseetara eta berak bultzatu nau jarraitzera». Bere ikasketetan aurrerapauso bat emanda, «diseinua benetan zer den deskubritu dut, eta aukeraz betetako ate bat ireki zait. Nahiz eta oraindik gauza asko ditudan ikasteko».
Ze zaletasun dituzu?
Marraztea, argazkilaritza, tatuajeak egitea…
Pelikula bat edo telesail bat.
Manolito gafotas.
Liburu bat.
Mujer de rojo sobre fondo gris.
Musika talde edo abeslari bat.
Chill Mafia.
Abesti bat.
Berak badaki Olaia Inziarte, Hofe.
Oporretarako leku bat.
San Miguel del Pino, gure amonaren jaioterria.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eta txokolatezko galletak.
Kolore bat.
Laranja.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
COVID-19a amaitu zenean etxetik irten ahal izan ginen lehen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Amonaren kamera zaharra.
Amets bat.
Nahi beste bidaiatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin gelditzea.
Goierriko txoko bat.
Zelata tabernako terraza –dio irriz–.
Lazkaon biziko ez bazina…
Lazkaok ematen didan segurtasuna eta lasaitasuna duen beste toki bat bilatu beharko nuke.