Ander Alonso Oiarbide (Ormaiztegi, 1995) 2009 tik Mutiloan bizi da eta bertakoa sentitzen da, «Ormaiztegi ahaztuta ez dudan arren». Txirrindulari izan zen, 2016 urtean lehiatzeari utzi zion arte. Baina, hala ere, inoiz ez du galdu kirol horrekin harremana, «orain lagunekin ateratzen naiz bizikletan ibiltzera, eta lasterketak ikustea ere asko gustatzen zait».
Txirrindulari garaitik zeintzuk dira dituzun oroitzapen onenak?
Bertan sortzen zen giroa eta herrialde, txoko eta toki asko ezagutzeko aukera.
Eta txarrenak?
Erorikoen ondorengo egunak.
Txirrindulari bat.
Primoz Roglic.
Lasterketa bat.
Frantziako Tourra.
Ze zaletasun dituzu?
Autoarekin zirkuituetara joatea.
Pelikula bat edo telesail bat.
La casa de papel.
Liburu bat.
Aitaren etxea.
Musika talde edo abeslari bat.
Huntza.
Abesti bat.
Iñundik iñoare.
Oporretarako leku bat.
Ibiza.
Zer gosaltzen duzu?
Esnea galletekin.
Kolore bat.
Berdea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Espainiako txapelketa irabazi nuen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire lehenengo errepideko bizikleta.
Amets bat.
Australia bisitatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin terraza batean afaltzea.
Goierriko txoko bat.
Aizpuru.
Mutiloan biziko ez bazina…
Oraingoz, ez dut nire burua beste inon irudikatzen.