Iñigo Etxezarreta Aranburu ‘Txotxek’ (Urretxu, 1986) goi mailako ziklo bat egin zuen Goierri Eskolan, baina ostalaritzan lan egin du beti. «Buhame eta Laket tabernetan lan egin nuen eta ondoren Dublin taberna hartu nuen bazkide batekin. Duela 12 urte Buhame taberna hartu nuen. Ostalaritzak bere gauza txarrak ere baditu, baina jendearekin tratua gustukoa dut», dio.
Zaletasun bat?
Kirola egitea eta bidaiatzea.
Nondik nora ibili zara?
Japonian, Tailandian, Filipinar Uharteetan, Amerikako Estatu Batuetan eta furgonetarekin Europan zehar. Sardinia, Korsika, Fuerteventura, La Palma… Bidaiak eta kirola uztartzen ditut. La Palman Transvulcania egin nuen eta AEBra eta Japoniara eskiatzera joan izan naiz.
Pelikula edo telesail bat?
Chernobil.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Berri Txarrak.
Abesti bat?
Maravillas.
Liburu bat?
Ibon Martinen La danza de los tulipanes.
Oporretarako toki bat?
Konpainia onean, edozein.
Kolore bat?
Urdina.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea eta tortilla hirugiharrarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Realak Kopa irabazi zuen eguna.
Amets bat.
Hawaiira joatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin egotea.
Goierriko txoko bat.
Aizkorri.
Urretxun biziko ez bazina…
Zumaian. Gurasoak bertara joan dira oporretara azken 35 urteetan eta kuadrilla dut bertan.