Iazko apirilean Jose Luis Ugartek Goiberrin ateratako artikuluan, “Oria ibaia ez da Zegaman sortzen” izenekoan, argibide onak eman zituen Oria izenaz. Hark esandakoari inolako kalterik egin gabe, Oria hitza beste lurralde batzuetan ere agertzen dela ikusten dugu.
Oria- Donostia
Donostian dugu Oriamendi. Honela dio wikipediak: Oriamendi Donostiako udalerriaren hegoaldean dagoen muino bat da, Hernanitik oso gertu. 188 metroko altueran, haren oinetaraino Donostiatik Hernanira doan errepidetik hel daiteke. Aiete auzotik zein muinoaren hegoaldean dagoen Galarreta auzotik. Altuera apala izan arren, Donostialde osoaren behaleku bikaina da. Hori dela eta, ingurua kontrolatzeko leku estrategikoa izan da historian; hala, 1837an izen bereko gudua izan zen bertan, Karlistaldietan, gerora Oriamendiko Martxa (oriamendiko soñuba) izeneko ereserkiari izena emango ziona. Gailurraren inguruan, gotorleku bat eraiki zen 1875 urtean, eta horren aztarna batzuk ikus daitezke oraindik egun.
Oriamendiko soñuba-k honela dio:
Gora Jainko maite maitea
zagun denon jabe.
Gora España ta Euskalerria
ta bidezko errege.
Maite degu Euskalerria,
maite bere Fuero zarrak,
asmo ontara jarriz daude
beti Karlista indarrak.
Gora Jainko illezkor!!!
Gora euskalduna,
audo ondo Españia-ko
errege bera duna!
Oria-Almeria
Oria Almeriako udalerria da. 2009ko erroldaren arabera herriak 2.898 biztanle zituen. Oria herria Almanzora bailarako iparraldean dago, Almeriatik 105 km-ra. Honako udalerriek inguratzen dute: Chirivel, Partaloa, Albox, Campillo de Purchena, Olula del Río, Finés, Lucar eta Somontín.
Oria- Italia
Oria Italiako herri eta komune bat da, Brindisi probintziakoa, Apulia eskualdekoa, eta 15.350 biztanle ditu. Topa eta Taranto artean kokatua, Oriak urrundik iradokitzen dio bisitariari bere edertasun paregabearen eta gazteluaren sugestio guztia. Herodoto historialari greziarraren arabera (K.a. 484-425) Oria naufrago kretar talde batek sortu zuen, eta hauek lurraren goiko posizioagatik aukeratu zuten, defentsa-elementu bezala erabiltzeko aukera ematen zienez, eta hiri berria Hyrua deitua izan zen. […]
Bada emankizun bat, Il palo di Oria, antzezlana, ertaroan girotua, Federiko II.aren bizitza aintzat hartzen duena.
Orhi mendia-Zuberoako gailurra-
Orhi mendia aski ezaguna dugu, eta Orhiko erreka ere bada. 1.395 metroko garaiera.
Oriah Mountain Dreamer- Kanadako idazlea
Gonbidapena olerkiaren egilea dugu emakume idazle hau. Hemen zati bat: «Ez zait interesatzen non eta norekin ikasi duzun jakitea. Jakin nahi dut zerk eusten zaituen, zure barruan, gainerako guztia erortzen denean».
Oriah Mountain Dreamerren jaiotza izena Caroline House da. Hogeita hamar urterekin ME/CFS larriaz gaixotu ondoren, amets bat izan zuen, non adineko zenbait emakumek -ametsetan amonak deitzen dienak- Oriah izena aldatzeko esan zioten, osasun prozesuaren zati gisa.
Oriaz Oria noraino hel gintezke?