Aitor Carrasco • Musikaria
Orain dela pare bat aste Youtuben nengoela algoritmoak hurrengoa gomendatu zidan Crumb taldearen Amama. Ez nuen ezagutzen, beraz entzuteari ekin nion. Taldea ez zen Euskal Herrikoa New Yorkekoa baizik. Nire buruari galdetu nion ea nondik aterako zuten abestiaren izenburua, agian Euskal Herriarekin konexio bat zuten.
Instagramen bilatu eta hortxe topatu nuen beraien korreo elektronikoa. Mezu bat idatzi nien duda hau galdetuz. Hurrengo egunean erantzun zidan Lila Ramani abeslari eta gitarra jotzaileak. Lila Ramaniren aitona-amonak India Hegoaldekoak dira eta Indiako zonalde horretan amonari adierazteko hitza dela. Berak galdetu zidan ea zer nahi zuen esan euskaraz, eta nik erantzun nion esanahi berdina zuela.
Hortxe gelditu zen gure konbertsazioa.
Asko poztu ninduen Euskal Herria eta India Hegoaldearen konexio hori bilatzea. Ekainaren 14an aterako da diskoa osoa eta bere izenburua ere Amama izango da.