Jone Narbaizak (Legazpi, 2000) Bioteknologia gradua egin du eta Bioinformatika eta Bioestatistika masterra egiten ari da. Mendira joatea, zeramika egitea eta lagunekin egotea gustatzen zaio. Eta bertsolaritza, noski. Zortzi urterekin Legazpiko bertso eskolan hasi zen. Aurten, Urretxu eta Zumarragako Martxoan Bertsoa lehiaketa irabazi du Lierni Ugarte eta Ane Beloki lagunekin.
Mendi bat?
Aizkorrira askotan joaten naiz, baina Irimori kariño berezia diot. Irimo eta Zazpi Puntak asko gustatzen zaizkit. Izan ere, aitona urretxuarra nuen eta txikitatik joan naiz Irimora.
Pelikula edo telesail bat?
Pelikulekin lo hartzen dut eta telesailak behin ere ez ditut bukatzen.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Willis Drummond.
Abesti bat?
Ines Osinagaren Dena aldatzen da.
Liburu bat?
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala.
Oporretarako toki bat?
Pirinioak eta Lanzarote.
Kolore bat?
Berdea.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eta ogi txigortua ahuakatearekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Bat baino gehiago dut.
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
Lehen bizikleta askotan gogoratzen dut. Manta baten azpian jarri zuten.
Amets bat.
Legazpiko gazteen artean euskara gehiago entzutea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Itsasoan bainatzea.
Goierriko txoko bat.
Ez dut bat bereziki gustuko.
Legazpin biziko ez bazina…
Euskal Herriko kostaldeko herriren batean.