Ainhoa Arnaez (Ordizia, 2001) aurten 60 urte bete dituen Amets Bideko dantza irakaslea eta zuzendaritza taldeko kidea da. Dantzan ere jarraitzen du, Jauzi taldean. Maiatzaren 25a egun garrantzitsua da Amets Bidekoentzat, Ordiziako Zortzikoa ospatuko baitute, «oso polita da, baina ardura handikoa. Halere, asebetetze handia ematen du parte hartu duten dantzarien poza ikusteak». Pare bat ordu irauten dituen ekitaldirako «gauza mordoa antolatu behar dira: klase prestaketak, afariaren antolaketa, entsegu orokorrak… Gainera, aurten Oin Arin gonbidatu bezala ekarriko dugu eta bi dantza taldeak koordinatzea ez da lan xamurra».Tradizio horrek luzaroan iraun dezan espero du Arnaezek, «herritar guztiei irekia da eta dantzaren bitartez adin ezberdineko jendearen arteko loturak sustatzen dira».
Zer da dantza zuretzat?
Dibertsioa, pasioa eta kultura. Musikaz lagunduta gure gorputza adierazpen gisa erabiltzea.
Dantza bat.
Ordiziako martxa.
Dantza egiteko leku bat.
Ordiziako plaza.
Ze zaletasun dituzu?
Dantza, nire ingurukoekin denbora pasatzea eta bidaiatzea.
Pelikula bat edo telesail bat.
Entrevias.
Liburu bat.
Cristina Camposen Pan de limon con semillas de amapola.
Musika talde edo abeslari bat.
Esanezin.
Abesti bat.
Viva la vida, Coldplay.
Oporretarako leku bat.
Laguardia, Arabar Errioxan.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eta txokolatezko zerealak.
Kolore bat.
Urdina.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Atzerrira bidaia bat.
Amets bat.
Munduan zehar bidaiatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Ilunabarra ikustea.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Ordizian biziko ez bazina…
Araman.