Lertxuna (Populus tremula L.)
Lertxuna Salicaceae familiako zuhaitza da, hazkuntza oso azkarrekoa. Euskaraz eskualdetik eskualdera izen erabat desberdinak hartzen ditu. Izen askok, baita zientifikoak ere, haizeak hostoak mugitzean sortzen duen efektu dardartsuari egiten diete erreferentzia.
Deskribapena
Lertxuna hostoerorkorra da. Hosto sinpleak( 3-7 x 3-8 cm), biribilkarak eta ertz zerradunekoak ditu. Gaztetan hostoek ilea badute ere, erabat galtzen dute heldutan.
Landare dioikoa da. Lore arrak eta emeak gerbatan (5-12 x 1,5-2 cm) antolatzen dira, baina arrak berdeak dira, eta emeak, purpurak. Haren fruituak kapsula txikiak (4 mm) dira, eta ugari ateratzen dira adarrean zintzilika.
Haren azala leuna izaten da gaztetan, eta, zahartzean, zartatu egiten da. Hauskara edo hori-arrea izaten da.
- Ekologia. Basoetako soilgune eta lurzoru ezegonkorretan gailentzen da
- Banaketa. Eurosiberiarra
- Loraldia. Otsaila-martxoa
- Tamaina. 20 m-raino
- Altitudea. 10-1.700 m
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak ondutako Basoak.eus webgunea.