Osagaiak
- Antxoak
- Piper morroiak
- Oliba olioa
- Ozpina
- Gatza
- Azukrea
Ozpin-olioa
- Tipula
- Piper berdea
- Jerezeko ozpina
- Oliba olioa
- Gatza
Maionesa
- Arrautza
- Ekilore olioa
- Gatza
- Jerez ozpina
- Kaiena piperra
Prestaketa
Antxoak garbitu eta irekita ozpinetan jarri 24 orduz. Ondoren, oliotan utzi eta hozkailuan gorde.
Piper morroiak
Piper morroiak labean erre olio eta gatzarekin 180ºtan, bi orduz. Ondoren azala eta pipitak kendu, tiratan moztu eta kazuela edo zartagin batean azukre, gatz eta olioarekin su eztian ordu betez goxatu.
Ozpin-olioa
Tipula eta piper berdea txiki-txiki moztu eta oliba olioarekin nahastu. Ondoren, Jerezeko ozpin pixka bat eta gatza gehitu.
Maionesa
Arrautza bat, ekilore olioa, gatza, Jerezeko ozpina eta kaiena bat irabiatu.
Aurkezpena
Plateran piper gorriak jarri, hauen gainean antxoak eta dena ozpin-olioarekin estali. Ertzean mahonesa jarri.