Tania Hernandez eta Maria Eugenia Zurutuza • Natxo belar denda (Beasain)
Kolesterolari nola eragiten dien emozioek, elikadurak baino gehiago. Esaldi horretatik abiatu nahi dugu gaurko idatzia. Elikadura garrantzitsua da noski, baina emozionalki nola gauden aztertzea garrantzitsuagoa.
Estresa, disgustuak, angustiak, haserreak, antsietateak, amorruak… ez dira lagun onak gure osasunerako, eta kolesterolarentzat ere ez.
Emozio negatibo horiek gibela estutu egiten dutenez, digestioa ez dugu behar bezala egingo. Beraz, kolesterola igotzen hasten da. Zergatik daude bihotz erreak? Askotan ez da hainbeste jaten dugunagatik, nola jaten dugunagatik baizik.
Gaixotasun askori eragiten die
Kolesterola bakarrik ez, gaixotasun asko alderdi emozionalak eragindakoak edo areagotutakok dira. Beraz, ahalegin guztia egin behar dugu emozioak kontrolatu eta egoki kudeatzeko. Nola? Badago laguntzen duen jendea. Guk kontsultan badugu, adibidez, Felix Urkizu beizamar aditua. Arlo emozionala lantzen du, emozio horien jatorria, alegia. Badaude horretan laguntzen duten sendabelarrak eta botikak, baina emozioak kudeatzen ikasteko profesionalengana joatea da garrantzitsuena. Arimarentzako botika falta zaigu.
Adibide bat jarriko dugu hobeto ulertzeko: haizetsu dabilen bezero bat etorri eta ea urduri dabilen galdetzen diogu. Eta hala izaten da normalean. Melisa, alkatxofa edo kardo marianoak lagunduko dio, haizeak aterako ditu, baina kaltearen jatorria hor dago. Disgustuak konpontzen ez dituen bitartean, haizeak hor edukiko ditu bueltaka.
Laguntzeko alternatibak badaude, eta laguntza behar denean, eskatu egin behar da.