Beste behin garaiz esnatu, eta egunsenti perfektuaren bila abiatu ginen argazkizale askok ohiko dugun begiratokira, Otaño mendira.
Ez zen nahi bezalako egunsentia izan, baina zegoen behelainoak aukeraren bat izan nezakeela iradoki zidan. Eta ustekabean, zebilen haize finak lainoak mugiarazi zituen, eta magiazko momentu hau bizitzeko aukera eman zidaten. Zeraingo Aizpea auzoko baserriak azaltzen dira argazkian, laino artean.