Juan Mari Apaolaza Estensorok (Zerain, 1964) Mendiko Ingeniaritza, Idazle Eskolako graduondoa eta Euskal Filologiako masterra egin zituen. Euskal Herriko Unibertsitateko teknikaria da. Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordetzan lan egiten du.
Ze zaletasun dituzu?
Argazkigintza [Goierriko Hitzaren udako argazki lehiaketa irabazi zuen iaz] eta bidaiatzea.
Nondik nora ibili zara?
Argentinan, Errusian, Italian, Herbehereetan, Tunezen, Marokon eta Kuban, besteak beste.
Herrialde bat?
Argentina. Lurralde zabala, irekia eta argitsua da.
Pelikula edo telesail bat?
El ultimo verano.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Men at work.
Abesti bat?
Xalbadorren heriotzean.
Liburu bat?
Karmele Jaio idazlearen Maitasun kapitala.
Oporretarako toki bat?
Italia hegoaldea.
Kolore bat?
Beltza.
Zer gosaltzen duzu?
Aranak, kiwi bat, ogi xigortua olio eta marmeladarekin eta kafesnea. Aspalditik gosaltzen dut hori.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Aita zena hil zenekoa.
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
14 urte bete nituenean gurasoek oparitu zidaten karabina.
Amets bat.
Matxuratu den motorra konpontzeko gai naizela.
Goierriko txoko bat.
Segurako Santa Barbara.
Zerainen biziko ez bazina…
Arabako Guardian.