Ingurumen Zientzietako Gradua ikasten ari da Josu Garmendia Gomez (Gaintza, 2004), Gasteizen. Bertan bizi da, eta asteburuetan itzultzen da etxera. Bigarren mailan dago. Panderojolea izandakoa da, hainbat gazteen trikiti txapelketatan parte hartutakoa. Egun, txistua jotzen du, dantzari txikietan dantza taldeei lagunduz.
Trikitilari bat?
Nire lagun Irati Arzelusekin ateratzen nintzen txapelketetan eta trikitilari bat esatekotan bera aukeratuko nuke.
Ze zaletasun dituzu?
Igeri egitea, musika entzutea, lagunekin zerbait hartzera joatea…
Pelikula edo telesail bat.
Zafarrancho en el Rancho pelikula, nire haurtzaroko eta oraingo filmik gustukoena.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Musika aldetik oso alternatiboa naizela kontsideratzen dut, pop komertziala, reggaetoia eta flamenkoa izaten dira gehien entzuten ditudan generoak.
Abesti bat?
Alegria de vivir, Ray Herediarena.
Liburu bat?
Ez naiz liburu zalea, baina irakurtzekotan animaliei buruzko liburuak interesgarriak iruditzen zaizkit.
Oporretarako toki bat?
Jaca.
Kolore bat?
Urdin elektrikoa.
Zer gosaltzen duzu?
Goizetan ez dut goserik izaten, baina hamaiketakoa sarritan egiten dut, kafesnea eta patata tortilla pintxoa janez.
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
2018an New York-era bidaiatzeko aukera.
Amets bat.
Karibera, Australiara edo horrelako leku batera joatea, bertako itsas fauna ezagutzeko eta bertan urpean igeri egin ahal izateko.
Bizitzako plazer txiki bat.
Egun eguzkitsu batean, taberna bateko terrazan kafesnea izotzarekin hartzea.
Goierriko txoko bat.
Osinberde.
Gaintzan biziko ez bazina…
Lazkaon biziko nintzateke. ■