Ibai Gerenabarrena Elorzak (Ormaiztegi, 1986) Eraikuntza Metalikoa ikasi zuen Goierri Eskolan eta Robotika Industriala Urola Garaiko Lanbide Eskolan. Urretxuko Auxkalen, Olaberriko Garabin eta Legazpiko Ulman lan egin zuen. Egun, Zizurkilgo Kelsen enpresan lan egiten du.
Ze zaletasun dituzu?
Korrika egitea eta bizikletan ibiltzea gustatzen zait, batez ere. Dena den, ume txikiekin nahiko lan dut. Azkenaldian, lasterketetan parte hartzen baino gehiago, antolaketa lanetan nabil. Sahara Kros lasterketaren antolaketan parte hartzen dut.
Pelikula edo telesail bat?
Azkenaldian haurrenak besterik ez ditut ikusten.
Abeslari edo musika talde bat?
Berri Txarrak musika taldea, inongo zalantzarik gabe.
Abesti bat.
Berri Txarrak musika taldearen Oreka abestia.
Liburu bat.
Bere garaian oso gustura irakurri nuena Dan Brown idazlearen El codigo da Vinci da. Benetan engantxatu ninduen lehen liburua da.
Oporretarako toki bat?
Mallorca. Urte batzuk pasa dira azkenekoz joan nintzenetik.
Kolore bat?
Urdina, inongo zalantzarik gabe.
Zer gosaltzen duzu?
Kafe bat eta ogi xigortu pixka bat etxean dagoenarekin: tomatea, olioa gatzarekin…
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
Umeak. Bi ditugu. Sarak 7 urte bete behar ditu eta Erenek 3.
Amets bat?
Gauzak ondo joatea.
Bizitzako plazer txiki bat?
Lagunekin kafea hartzea.
Goierriko txoko bat?
Osinberde.
Ormaiztegin biziko ez bazina…
Zarautzen. Izan ere, emaztea zarauztarra da. Udan aparkalekua lortzea oso zaila da, baina urtean zehar herri zoragarria da. ■