Urretxun jaioa (1972) izan arren, urte asko dira Beasainen bizi naizela. Jaunartzean opari zidaten nire lehen argazki-kamera, eta harrezkero etenik gabe nabil mundu honetan. Diru askorik ere ez, eta ez nuen argazki asko errebelatzen garai haietan. Dena analogikoa zen orduan.
Bilbon unibertsitateko ikasketak egitearekin bat, gehiago sakondu nuen argazkilaritzan. Lan kontuengatik Beasainera itzuli, eta lagun asko eman dizkidan Argizpi elkartean hasi nintzen. Gure inguru eder honetako paisaiek asko erakartzen naute.
Olaberriko baserri bide bat ageri da irudian. Goizeko eguzki-izpiek eta behe-lainoek bat egiten zuten unean, errepidea erabili nuen argazkia konposatzeko, ikusleari udako goiz bateko freskotasuna helarazteko helburuz.
- Canon 5D Mark IV
- EF24-105mm f/4L IS USM
- 105mm
- 1/250seg
- f/4,0 • ISO 200