Tania Gilek (Legazpi, 1997) Protokolo eta Ekintza Antolakuntza ikasketak egin zituen Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Ondoren Sormena eta Diseinua ikasi zuen. Umetatik txakurrak gustuko ditu. Duela zazpi urte bere lagun batek txakur bat ekarri zuen. «Argi ikusi nuen nik ere txakur bat nahi nuela eta duela sei urte bat adoptatu nuen», aipatu du. Duela gutxi Itsasoko txakur egoitza hartu zuen. Bertan, zaintza eta heziketa zerbitzuak eskaintzen ditu. «Txakurrek ongizatea ematen digute. Asko irakasten digute. Mundua ulertzeko beste modu bat eta beste bizimodu bat eskaintzen digute: lasaiagoa eta naturarekin lotuagoa. Gure bizimodua azkarregia da eta txakurrek moteldu egiten dute. Harremanak izateko eta maitatzeko beste modu bat irakasten digute», azaldu du.
Ze zaletasun dituzu?
Mendia eta natura, lagunekin egotea, musika, argazkilaritza eta txakurrekin denbora partekatzea.
Pelikula edo telesail bat.
Quentin Tarantino eta Tim Burton zuzendarien pelikulak gustatzen zaizkit, batez ere.
Abeslari edo musika talde bat.
The Whaler. Lagunak ditut. Nafarrak dira, Oteitzakoak. Rock musika egiten dute.
Abesti bat.
Rancid taldearen Fall back down. Musika asko gustatzen zait.
Liburu bat.
Irantzu Varela idazlearen Lo que queda. Gogorra da, baina ona.
Oporretarako toki bat.
Edozein. Toki berriak ezagutzea asko gustatzen zait.
Kolore bat.
Morea.
Zer gosaltzen duzu?
Kafe hutsa.
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
Ezin dut bat esan. Ingurukoen detaile txikiek ilusio handia egiten didate beti.
Amets bat.
Zutabiok proiektuarekin amets bat betetzen ari naiz.
Bizitzako plazer txiki bat.
Ilunabarrak ikustea.
Goierriko txoko bat.
Barrendiolako urtegia.
Itsason biziko ez bazina.
Ez dut nire burua beste inon ikusten. Behar dudan laguntza guztia dut. Bizilagunak beti elkarri laguntzeko prest daude. Oso jatorrak dira. ■