CAFeko eskola profesionalean ikasi zuen gaztetan Luli Telleriak (Segura, 1946), eta 25 urtetatik aurrera kooperatiba munduan egin zuen lan, Ampon aurrena, Kendun gero (sorreran parte hartu zuen), 60 urterekin jubilatu zen arte. 1999tik 2003ra Segurako alkate izan zen. Segurako Xirikara Antzerki Taldeko kide da egun.
Ze zaletasun dituzu?
Pilota ikustea. Gaztetan pilotan jokatzen nuen eta asko gustatzen zait. Kirol gehienak. Bidaiatzea ere bai. Txina, Kuba, Alemania…
Pilotari bat?
Momentu honetan Altuna.
Bidaia bat?
Argentinara joanda nago baina gehiago ikustea gustatuko litzaidake, baina urteak aurrera doaz eta mugatuta gelditzen zara.
Pelikula edo telesail bat?
Oliver Cromwell. Soldaduskan nengoela jende bila etorri ziren pelikula egiteko. Urbasara joan ginen eta bi hilabete egon ginen Urbasan pelikula egiten.
Abeslari edo musika talde bat?
Kuxkuxtu txaranga.
Abesti bat.
Lau teilatu. La Jodederaren Zergatik negar egin ere asko gustatzen zait.
Liburu bat.
Nobela beltza gustatzen zait. Dolores Redondoren trilogia, Ibon Martinena ere bai…
Oporretarako toki bat?
Asko gustatzen zait Tenerife hegoaldea.
Kolore bat?
Urdina.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta bat, izan daitezke kiwia edo udarea, eta kafesnea ogiarekin eta marmeladarekin.
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
Kubako bidaia.
Amets bat?
Euskal Herri aske bat izatea, eta lehenbailehen, bestela ez dugu ikusiko.
Bizitzako plazer txiki bat?
Pilota partidak ikustea edo kuadrillako giroa.
Goierriko txoko bat?
Partzoneriko Dominika txabola.
Seguran biziko ez bazina…
Zerainen. ■