Bartzelonan Biomedikuntza Zientziak ikasi zituen Garazi Egizalak (Lazkao, 1997), eta Neurozientzietako masterra egin zuen ondoren. Lau urtez bizi izan zen han, eta pandemia garaian Lazkaora itzuli zen. Bigarren hezkuntzako irakasle izateko ikasi zuen eta irakaskuntzan murgildu zen. Tolosako Laskorain Ikastolan ari da lanean gaur egun, besteak beste Biologia-Geologia eta Kultura Zientifikoa irakasten.
Ze zaletasun dituzu?
Familia eta lagunekin egotea, musika entzun eta kontzertuetara joatea, igeriketa…
Non egiten duzu igeri?
Igerilekuan. Aurten lehen aldiz Getaria-Zarautz trabesia egin dut. Itsasoan pare bat aldiz entrenatu nuen horretarako.
Noren kontzertura joango zinateke gustura?
Rage Against The Machine.
Pelikula edo telesail bat?
Fleabag.
Abeslari edo musika talde bat?
Janis Joplin.
Abesti bat.
Fiachras taldearen Plazerraren hatzaparretan.
Liburu bat.
Carlos Ruiz Zafonen La sombra del viento.
Oporretarako toki bat?
Irlanda. Pare bat aldiz izan naiz eta gustura joango nintzateke berriz.
Kolore bat?
Morea.
Zer gosaltzen duzu?
Laranja zukua eta yogurra.
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
Patti Smith-en kontzerturako sarrerak.
Amets bat?
Musika talde batean jotzea.
Musika-tresnarik jotzen duzu?
Zeharkako txirula jotzen dut. Harmonika ikasten hasi nintzen duela urte batzuk.
Bizitzako plazer txiki bat?
Egun euritsu batean etxean goxo-goxo egotea.
Goierriko txoko bat?
Lazkaomendi.
Lazkaon biziko ez bazina…
Auskalo! Oso gustura bizi naiz bertan.■