Nire argazki zaletasuna gaztetatik dator. Esan ohi dut memoria fotografiko handiagoa dudala beste ezer baino.
Oso gazterik hasi nintzen lanean, eta gogoan dut nire lehen soldatak motor bat eta argazki-kamera bat erosteko erabili nituela.
Adin jakin bat dugunok argazkigintzaren sistema ezberdinak ezagutu ditugu. Antzinako diapositibetatik hasi, karreteetatik pasa eta gaur egungo kamera digitaletaraino. Gaur egun, mugikorrek ere badute argazki-sistema bat, askotan kalitatezko argazki-kamerekin lehiatzen dena.
Mendia gustatzen zait, era guztietako argazkiak egiteko aukera asko ematen dizkizu. Paisaietatik hasi eta edozein landare edo animaliaren xehetasunetaraino. Argazki hau 2021eko abuztukoa da.
Agian ez du asko esaten, baina zure herriaren zati handi bat Aizkoate bezalako mendi sinboliko batetik ikusi eta gozatzeak ez du preziorik.
Panasonic Lumix FZ1000
F 2.9 •1/1300 s• ISO 125