Dina Aivar del Pino (Ayacucho, Peru, 1986) 2006an iritsi zen Goierrira, eta bertako gastronomiaz maitemindu zenez hemen geratzea erabaki zuen. Ordiziako Tximista sagardotegian lan egin zuen 7 urtez: «Bertan asko ikasi nuen eta oso eskertua nago». Sukaldaritzan gehiago sakondu nahi izan zuen. «Gurasoek beti esan didate egiten dena maitasunarekin egin behar dela». Horrela, Perura itzuli eta 3 urtez gastronomia ikasi zuen. Mutiloarekiko lotura, berriz, Lierniko Mujika jatetxean lan egin zuenetik datorkio. «Mutiloan oso giro ona dago, jendea oso atsegina da eta oso elkartuta daude. Jaietako patata tortilla lehiaketan epaile bezala aritu izan naiz. Aurten esan zidaten Ostatua hutsik geratu behar zela, eta hartzera animatu ninduten. Eta hemen gaude!».
Ze zaletasun dituzu?
Kozinatzea eta jendeak janez disfrutatzea da gehien maite dudana.
Euskal Sukaldaritzako plater bat.
Saltsak orokorrean, isatsa, masailak…
Sukaldaritza perutarreko plater bat.
Cevichea eta oilaskoa brasatan.
Pelikula bat edo telesail bat.
Titanic.
Liburu bat.
Azkena irakurri dudana Padre rico padre pobre.
Musika talde edo abeslari bat.
La Oreja de Van Gogh, Amaia Monterorekin.
Abesti bat.
Rosas.
Oporretarako leku bat.
Herri txikiak, leku lasaiak.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesne bat eta tarteka gozoren bat.
Kolore bat.
Beltza eta zuria.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Graduazio eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Aitak oparitu zizkidan labanak.
Amets bat.
GKE bat sortzea, beharra duten zahar eta haurrei laguntzeko.
Goierriko txoko bat.
Mutiloa.
Mutiloan biziko ez bazina…
Oñatin. Arantzazuko amari debozio handia diot. ■