Bihar larunbata, Ordiziako Kirkil tabernakoek eta beraien lagunek afari bat egingo dute. Bertako nagusia da Asier Aseginolaza (Ordizia, 1994) eta honela azaldu du ohitura hori: «Orain dela zazpi urte nagusiak taberna utzi behar zuela eta bi langileok hartzea proposatu zigun, ni oso gaztea nintzen baina Xikerrek animatuta hartu genuen –gero Xikerrek utzi zuen eta orain Iñaki du kide–. Xabiri despedida egiteko afaria egin genuen, eta urtero errepikatzen dugu, 80-120 lagun elkartu ohi gara. Betiko bezeroak eskertu eta aurrera jarraitzeko indarra hartzeko balio digu». Aseginolazak ez du bere burua fabrika batean ikusten. «Jendearekin harremana izatea gustatzen zait, tabernan gauzak antolatu… Hori bai, lan lotua da, autonomoak asteko zazpi egunetan, 24 orduz buruan daukagu gure lana». Rock eta ska zalea izanik hilabete kaskarrenetan kontzertuak antolatzen dituzte Kirkil tabernan.
Ze zaletasun dituzu?
Musika, eskubaloia, arrantza…
Pelikula bat edo telesail bat.
La vida de Brian, Monty Python.
Liburu bat.
Orwellen Rebelion en la granja.
Musika talde edo abeslari bat.
Asko markatu didana La Polla izan da. Baita The Specials, Kortatu….
Abesti bat.
Joxe Ripiauren Paradisu Zinema.
Oporretarako leku bat.
Kantauriko kosta, Galizia, Asturias, Kantabria, Euskal Herria…
Zer gosaltzen duzu?
Kafea.
Kolore bat.
Gorria.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Alde Zaharra Dantzan jaia antolatzen bakarrik ari nintzen, gainezka egiteko zorian nengoen, eta kuadrilla guztia laguntzera etorri zenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Zuhaitz bat.
Amets bat.
Belaontzi batean munduari buelta ematea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Jatea.
Goierriko txoko bat.
Izarrak ikustea gustatzen zait, eta normalean kostara joaten naiz, baina Goierrin Lazkaomendi.
Ordizian biziko ez bazina…
Kostan.■