Ezki hostozabala (Tilia platyphyllos Scop. subsp. platyphyllos)
Deskribapena
Ezki hostozabala hostoerorkorra da. Bihotz-formako hosto (5-12 cm) sinpleak ditu, zerradunak eta bi aldeetatik iledunak.
Landare hermafrodita da. Haren loreak mintzezko egitura batetik zintzilik agertzen dira, eta horixkak dira. Bost petalo oso iletsu izaten dituzte. Mintzezko hegal bat izaten dute, hazia barreiatzen laguntzeko. Haren fruitua globo-itxurako kapsula (7-10 mm) bat da, gaztetan berdea eta heltzean marroia.
Gaztetan azal leuna izaten du, eta, heltzean, zartatzen hasten da. Azal grisa du.
- Ekologia. Labarretan agertzen da, eta lurzoru basikoak ditu nahiago.
- Banaketa. Eurosiberiarra.
- Loraldia. Ekaina-uztaila.
- Tamaina. 10-40 m.
- Altitudea. 0-1.400 m.
- Erlazionatutako habitatak. Hariztia.
Oharra
Ez nahasi ezki hostotxikiarekin (Tilia cordata), hark ileak azpialdean bakarrik ditu eta.■
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak ondutako Basoak.eus webgunea.