Argazkilaritzaren arloan era askotako irudiak egin daitezke: paisaiak, erretratuak, gaueko argazkiak, estudiokoak… Aspaldi honetan makro argazkilaritzarekin ari naiz probaketan, eta miniaturazko mundu bat ezagutzen. Horretarako, argiztapen naturala eta artifiziala uztartzen ditut.
Irudiko perretxikoaren argazkia aurtengo azaroan ateratakoa da, halako espezie mikologikoak ernatzen diren baso batean.
Nikon D500 • Nikon 105 mm f2,8 • F16 • 1/60s • -0,67 EV