Pandemia garaian hasi ziren Joxepane eta goiko lokalarekin zer egin erabakitzeko biltzen, Xumai Matxain (Zaldibia, 1988) tartean zela. Hori izan zen Xirika elkartea sortzeko lehen urratsa. «Geroz eta indibidualagoa den gizarte honetan jendea kalera ateratzea da elkartearen helburua, euskal kultura ardatz hartuta, ezkerreko ikuspegi feminista euskalduna emanez». Egun hauetan Gabon eguneko kantu eskea antolatzen ari dira. «Entseguekin hasiak gara». 24 goizez baserriz baserri Zaldibiakoak diren abestiak kantatuz ibiliko dira. «Egun polita da, elkartasun keinu bat preso eta iheslariekiko, eta herriko jende ezberdinarekin kontutan egoteko aukera bikaina».
Eguberri zalea al zara?
Kutsu erlijiosoa eta kapitalista alde batera utzita, egun ederrak pasatzen ditugu. Gainera lanik egin gabe!
Ze zaletasun dituzu?
Mendiko eskia.
Pelikula edo telesail bat.
Braveheart.
Liburu bat.
La revolucion por el tejado, Luzio Urtubiaren biografia.
Musika talde edo abeslari bat.
Hertzainak.
Abesti bat.
Bisai berriak, Berri Txarrak.
Oporretarako leku bat.
Georgia.
Zer gosaltzen duzu?
Aste barruan presa, bestela, kafea.
Kolore bat.
Morea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
2010-7-22an atea ireki zutenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Osabak oparitutako erreminta kutxa. Eta orain erremintarik ezin begien aurrean ikusi.
Amets bat.
Herritar librez osatutako Euskal Herri askea, euskalduna…
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagun artean inprobisatutako otordutxo bat.
Goierriko txoko bat.
Oiduiko txokoa.
Zaldibian biziko ez bazina…
Euskaraz bizi den herri koxkor batean.■