Gaztetatik Beasainen bizi arren, jaiotzez Olaberrikoa naiz. Txikitatik erakarri izan nau argazkilaritzak. Osaba zaletua zen garai hartan, eta hura argazkiak ateratzen ikustea, eta diapositibak handian ikusteko prestaketa momentu hori magia iruditzen zitzaidan.
Urte batzuk geroago, haren kamera nire eskuetara iritsi zen, eta nahiz eta argazkilaritzarekiko nire zaletasunean gorabeherak izan, inoiz ez diot utzi argazkiak ateratzeari.
Azken urteotan Argizpi Argazki Elkarteko kide naiz, eta bertako argazkilari bikainek asko irakatsi didate, argazkiak ateratzen jarraitzeko grina piztuta.
Argazki hau 2021eko neguan atera nuen. Lagun batekin Txindokira igotzea erabaki genuen, eta elur artean behorrak janari bila ikusi genituen. Argazkia zuri-beltzera pasatzea erabaki nuen, misterio puntu bat emateko.