Aitor Carrasco • Musikaria
Aurreko urtean egin nuen bezala 2025 honetan gogoz espero ditudan pelikula,musika edo liburuak komentatuko ditut. Baina lehenengo 2024 honek utzi dizkigun pelikula,disko eta liburu bat gomendatuko dizuet.
El 47 pelikula, Iruñako Tatxers taldearen 3. LP-a Ezpatei Disdira eta El juego del dinero: Un intruso en la cima del mundo Gary Stevensonen liburua.
Eta 2025ari dagokionez gogotsu datorrela dirudi, zine arloan urte hasieran estreinatuko diren pelikula bat eta dokumental bat ikusteko gogotsu nago, Itoiz Udako Sesioak eta A Complete Unknown. Musika arloan berriz Rosalía artista katalanak zer egingo duen ikusmina dut, ea zerekin harrituko gaituen oraingo honetan. ■