Zegamako Bele Gazte gaztelekuan nerabeentzat ekintzak antolatu eta beraien beharrak asetzen aritzen da Aitzol Arrondo Larrea (Zegama, 2000). Lehen Hezkuntzako gradua egin zuen, Hezkuntza Bereziaren espezialitatean, ondoren Hizkuntza eta entzumenaren espezialitatea eta orain Gorputz hezkuntza ikasten ari da, irakaskuntzan ordezkapenak egiten dituen bitartean. Nerabe gehienek mugikorrarekin duten menpekotasunari aurre egin beharra izaten du Arrondok, «ekintzarik ez dagoenean, zaila egiten zaie mugikorrak alde batera uztea». Ekintzak antolatzeko garaian, «nerabeek mota askotakoak nahi izaten dituzte, baina gehiena sukaldaritza tailerrak eskatzen dituzte».
Zer zaletasun dituzu?
Gehien bat bizikletan ibiltzea, mendira joatea, lagunekin egotea eta musika entzutea.
Pelikula edo telesail bat.
Handia.
Liburu bat.
Unibertsitatean irakurtzeko eskatu ziguten Wonder oso gustukoa dut.
Musika talde edo abeslari bat.
Rotten XIII.
Abesti bat.
Hertzainak taldearen Ta Zer Ez Da Berdin.
Oporretarako leku bat.
Mendia eta gastronomia ona dituena lekuren bat.
Zer gosaltzen duzu?
Esnea eta ogi txigortua olioarekin.
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Anaiak minbizia gainditu zuen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Zurutuzak erabilitako Realeko kamiseta.
Amets bat.
Euskarak mugarik ez izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Mendi buelta baten ondoren Urbiako Fondan bazkaltzea.
Goierriko txoko bat.
Aizkorri.
Zegaman biziko ez bazina…
Zegamaren moduko Goierriko herri txikiren batean. ■