Imanol G. Gurrutxaga • Zinema zuzendaria
Askotan ikusi ditugu filmeen saiakera anitzak nostalgia erakusterako orduan. Bai pertsonaiarenak eta baita leku edo garai berezi batekoak. Modu batera edo bestera ikuslearen une zehatz batera bidaiatzeko asmotan.
Alexander Payne zuzendariak elkarrizketa batean esan zuen denboraren makina batetik aterata dagoela dirudien pelikula bat egiten saiatu dela. Hau da, filma duela hogeita hamar urte filmatu eta gaur egun estreinatu balute bezala. Edonork pentsa lezake, kamera digitalak azaldu zirenetik, kalitate gero eta hobeago baten bila aritu dela zinema industria, gero eta “k” gehiago (2k, 4k, 8k…) gehituz euren kamera kalitateei eta lente gero eta gogorragoak (garbiagoak) merkaturatuz. Baina kontrakoaren bila ere aritu dira zuzendari batzuk.
Beti esaten da film batean garrantzitsuena ikusleari proposamen sinesgarri bat eskaintzea dela, eta oraindik gehiago filma garaikoa bada, aktore hautaketa, espazioaren girotzea, jantzien josteko teknika… denari lotura bat emanez. Baina film honek, aipatutakoaz gain, pauso berri bat ematea pentsatu du: kamera digital batekin grabatua izan arren, ondoren, analogiko prozesu bat eman zaio irudiari testura eta koloreak hogeita hamargarren hamarkadan zuen bezalakoa izan ditzan. Eta ez hori bakarrik, film analogikoak eskaneatzerako garaian beti izaten zuten mugimendu sentsazio bat fotogramak goitik behera mugitzen zirelako. Bada hori ere gehitu diote The holdovers pelikulari.
Soinuari ere teknika antzekoa eman zaio, garaiko saturazio eta ‘soinu hautsia’ birsortuz, pertsonaiaren batek garrasi egiten bazuen.
Beraz, Dead Poets Society eta Chariots of Fire pelikulen estetika gustuko baduzu, ikusi beharreko filma duzu honakoa.■