Elena Retak (Zumarraga, 1974) Mertzedarien ikastetxean eta Iparragirre institutuan ikasi zuen. Ondoren, Leioara joan zen Kazetaritza egitera. Hamaika tokitan lan egin du: supermerkatu batean, Garoa izozki enpresan, Eima aroztegian, Aita Mennin, Mirandaolako turismo bulegoan eta hainbat tabernatan. Legazpiko frontoiko tabernan, Zumarragako Alkartetxean, Zuhaiztin, Laketen eta Hokaban lan egin zuen. Sei urte daramatza Urretxuko Berit tabernan. Bertan, adin guztietako jendea elkartzen da. «Denei tratu bera ematen diegu eta beraien artean sekulako armonia dute». Denbora librean, irakurtzea eta kalean ibiltzea gustatzen zaio.
Pelikula edo telesail bat.
El nombre de la rosa. Askotan ikusi dut: Erdi Aroa, Sherlock Holmes eta Watsonen tankerako bikotea, tokia, argumentua…
Liburu bat.
Julia Navarroren Dispara, yo ya estoy muerto.
Musika talde edo abeslari bat.
The Clash eta Bryan Adams.
Abesti bat.
Bryan Adamsen Heaven.
Oporretarako toki bat.
Cadaques (Girona, Herrialde Katalanak).
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Onak, seme-alaben jaiotze egunak: Jon eta Maialen dute izena. Txarra, nire anaia Anoitz hil zen eguna.
Jaso duzun opari bereziena.
Lagun bat dut Malagan eta urtero urtebetetze egunean lore sorta bat bidaltzen zidan.
Amets bat.
Alabarekin New Yorkera joatea eta jubilatutakoan ondo eta lasai egotea seme-alabak, ekonomikoki eta osasunez.
Bizitzako plazer txiki bat.
Jatea.
Goierriko txoko bat.
Santa Barbara eta Antio.
Urretxun biziko ez bazina…
Tolosan edo Donostian. Hiri handiak ez zaizkit gustatzen bizitzeko. Tolosa ez da hiri handia, ezta herri txikia ere, eta denetik du. ■