Joxe Ugarteburuk (Ezkio, 1956) basoan eta Aristrain enpresan lan egin zuen. Primerako aizkolaria izan zelako da ezagun. Bi aldiz hirugarren postuan sailkatu zen Euskal Herriko txapelketan eta australiarren aurka jokatutako lehian parte hartu zuen. Egun, Unai Etxeberria Osinalde-ren eta Mikel Larrañagaren prestatzailea da. Etxeberria ezkiotarra da eta ilusio handia egiten dio Ezkioko aizkolari gazte baten entrenatzailea izateak, noski.
Zein da ikusi duzun aizkolari onena?
Mindegia, Arrospide, Larretxea, Olasagasti…
Inoiz ikusi duzun saio gogoangarriena?
Mindegiak eta Mendizabalek jokatu zuten saio luzea. Ez zen ona atera, baina lau ordu baino gehiagokoa izan zen. Arrospideren eta Larretxearen artekoa ere oso ona izan zen. Mindegiak ere onak egin zituen.
Pelikula edo telesail bat.
Oesteko pelikulak asko gustatzen zaizkit. Gaztetan zinera joaten nintzen lagunekin, Zumarragara. Oinez joaten ginen. Zine aretotik ateratakoan, Etxezarreta gozotegian pastelak erosten genituen.
Musika talde edo abeslari bat.
Oso trikiti zalea naiz.
Abesti bat.
Laja eta Landakandaren Mendiko osasuna.
Liburu bat.
Tarteka, garai bateko markei buruzko bi liburuak irakurtzen ditut. Egunkaria egunero irakurtzen dut.
Oporretarako toki bat.
Galizia eta Asturias asko gustatzen zaizkit. Asturiasen feria asko antolatzen dituzte, gainera.
Kolore bat.
Gorri zalea naiz. Aizkoran kamiseta gorriarekin ibili izan naiz eta autoa ere gorria dut.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Ezkion lehenengoz aizkoran egin nuen eguna. 1965ean izan zen.
Jaso duzun opari bereziena.
Herritarrek egindako omenaldia.
Amets bat.
Unai Etxeberriarekin txapel bat irabaztea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Behorrak asko gustatzen zaizkit. Nire lehen lana hori izaten da: behorrei jaten ematea.
Goierriko txoko bat.
Olaberria.
Ezkion biziko ez bazina.
Hemen jaio nintzen eta hemen gustura bizi naiz. ■