Medikuntzako bosgarren urtea ikasten ari da Eider Mujika (Lazkao, 2002). «Ibilbide honen amaierara iristen hasiak gara. Egia esan Leioako lehen 3 urteak medikuntzatik oso urruti geratzen dira. Orain Donostian, praktikekin eta irakasleak ere medikuak izanik, lanbidera gerturatzea errazagoa zaigu». Mujika zazpi urtez aritu zen errugbian, horietatik bost talde mistoan eta azken biak neskekin, «nahiz eta mutilekin entrenatzen jarraitzen nuen». Gaur egun 12 urtez azpiko haurrak entrenatzen ditu.
Zer da errugbia zuretzat?
Kirola, taldea, ondokoengan eta nire buruan konfiantza lantzea, laguntasuna, ikaskuntza, festa…
Zer zaletasun dituzu?
Mendia, animaliak, itsasoa, musika, dantza eta gastronomia.
Pelikula edo telesail bat.
Irati.
Liburu bat.
Egia esan medikuntzan nahikoa irakurtzen dugu, baina 33 ezkil.
Musika talde edo abeslari bat.
Olatz Salvador.
Abesti bat.
Izar polisariar bat.
Oporretarako leku bat.
Kopenhage.
Zer gosaltzen duzu?
Nahiago dut 15 minutu gehiagoz lo jarraitu.
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Lagunek eta nebak afari sorpresa bat antolatu zidaten urtebetetze eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Arbela.
Amets bat.
Ahalik eta une zoriontsu gehien bizi ahal izatea, nire familia eta lagunez inguratuta.
Bizitzako plazer txiki bat.
Olaberriko lagunekin Zezilionera joatea.
Goierriko txoko bat.
Troskaetako kobazuloa.
Olaberrian biziko ez bazina…
Lekeition. ■