Aspalditik dut gustuko argazkiaren mundua. Hasieran, gurasoen kamerarekin ibiltzen nintzen alde batetik bestera. Lehenengo reflexa izan nuenean, berriz, areagotu egin zen argazkilaritzarako gogoa. Orain arte jarraitzen duena.
Azken aldian, irudian agertzen den bezalako bizidun txiki horien atzetik nabil kamerarekin. Udaberriaren atarian gauden honetan hasiko dira berriro azaltzen.