Legazpiko Urtatzako urtegi gainean ateratako irudia da hau, Biziola Arizti izeneko lur sailean.
Basoaren handitasuna islatzen da argazkian; bertako bideak ikuslearen begirada gidatzen du, bukaeran dagoen pertsonarengan finkatu arte. Zuhaitzetako enbor ilunek zutabe bertikal gisa argiune borobila mugatu eta eusten dute, ikuslearen begirada argiunean kateatuz.
Eremu sakoneraren bidez, gure basoetan ibiltzeak eragiten duen sosegua jaso nahi izan dut.