Azken hiru urteetan Itsasondoko udaletxean administrari aritu ondoren, gaur egun Gasteizen ari da lanean Jone Iturrioz Huarte (Itsasondo, 1994). Aldaketa nabarmena izan da berarentzat, eta zerbaiten falta nabari badu, hori gertutasuna da. «Gertutasuna, bai distantzia aldetik, baina, batez ere, jendearen aldetik». Itsasondo herri txikia izanik, denek ezagutzen dute elkar. «Horrez gain, oso lan giro polita genuen eta lan mota desberdinak egiten nituen. Dudarik gabe, oso polita eta aberasgarria izan da herrian herriarentzat lan egitea. Eta aurrera eraman ditugun proiektuak bizirik eta martxan ikustea benetan pozgarria da».
Ze zaletasun dituzu?
Mendira joatea txakurrekin, ilunabarrak ikustea eta lagunartean egotea.
Pelikula edo telesail bat.
La vida es bella.
Liburu bat.
Orain, Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da irakurtzen ari naiz, eta asko gustatzen ari zait.
Musika talde edo abeslari bat.
Deskontrol.
Abesti bat.
Mikel Laboaren Gure hitzak.
Oporretarako leku bat.
Grezia.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea ogi txigortuarekin.
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Itsasondoko Udaleko laneko azken eguna, adibidez.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Amonak amari eta amak niri oparitutako eraztun bat.
Amets bat.
Ingurukoak pozik eta osasuntsu ikustea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Nahigabe luzatzen diren eguerdiko poteoak.
Goierriko txoko bat.
Urkiko plaza.
Itsasondon biziko ez bazina…
Legorretan biziko nintzateke, herri polita da eta giro ederra dauka . ■