Aurtengoan ere «bide naturaletik» erabaki dute bertan parte hartzea, eta udalak hartu dituen hiru konpromiso nabarmendu ditu: langileak ariketa egitera animatzea, langileei baliabideak eskaintzea, eta udalak ariketa egingo duela ikusaraztea.
Zer dela eta sortu duzue? Lehen aldia da ala aurrekoetan ere egin duzue?
Udaletxean euskara da gure lan-hizkuntza, baina, oro har, langileen arteko harremanak euskaran oinarritzen diren arren, badira gazteleraz eraikitzen diren zenbait harreman edo lan-bilera. Jarrera horietan jarri nahi dugu indarra, eta horietan ariketa behar bezala egitea sustatuko du udalak.
Neurri berezirik edo arau zehatzik jarriko duzue ariketa hobeto atera dadin?
Lan-harremanetan eta lan-bileretan dauden zenbait ohitura aldatzeaz gain, udal organoetako bilerak ere euskaraz izan daitezen ahaleginduko da Udala (Gobernu Batzordea, bozeramaile batzordea, Osoko Bilkura…). Gainera, ahalduntze-saio bat ere antolatuko du Udaltzaingoko kideekin batera, euskara ahalduntzeko.
Zer ondorio uztea edo zer aldaketa eragitea espero edo nahi duzue?
Ariketa ondo egiteaz gain, aurrerantzean ere gaztelaniara jotzeko ohitura gainditzea espero dugu, eta, bide horretan, ulermena bermatuta egongo den bilera eta foro guztiak euskaraz izatea.