Komunikazioaren arlo desberdinen artean irratigintza eta idaztea ditu gustukoen momentuz, eta euskara «komunikaziorako ezinbestekoa» dela dio. Aittu! euskara elkartean, Beasaingo Joaldunetan, bertsotan,… tokiko kultur elkarte desberdinetan parte hartzen du Arozenak.
Zergatik aukeratu duzu Ahobizi izatea?
Ahobizi izateko hautua egin dut aurtengoan ere. Ahobizi aukeratu dut, momentu oro euskaraz hitz egiteko gaitasuna dudalako, eta gainera prest nagoelako Belarriprest direnei euskaraz hitz egiteko eta haien ahalegina sustatzeko eta laguntzeko. Euskaldun bezala, ardura-ariketa bat ere bada niretzat.
Aurreko Euskaraldietan izan zinen Ahobizi? Aldaketaren bat nabaritu zenuen?
Honekin Euskaraldian parte hartzen dudan hirugarren aldia izango da. Ekimen honek lagundu dit euskararen erabilera kontzienteagoa egiten, eta lehen lehenengo hitza gazteleraz egiten nuen hainbat lekutan, orain euskaraz egiten.
Urtearen gainontzean, zer joera duzu hizkuntza aldetik?
Orokorrean euskaraz bizi banaiz ere, Euskaraldiari esker, egunerokotasuneko hainbat ohitura aldatu ditudala jabetu naiz.