Ane Salamerok ireki zuen duela sei urte, gaztetatik merkataritzaren alorrean besteentzat urte askoan lan egin ondoren, «amets bat beteta».
Zer dela eta sortu duzue? Lehen aldia da ala aurrekoetan ere egin duzue?
«Euskara bultzatu eta sendotzeko» helburuarekin erabaki du Ane Salamerok Amane denda Euskaraldian Arigune izatea, espazio horiek sortu zituzten lehen edizioan bertan. Aurten, hirugarren aldiz izango da Arigune denda hori.
Neurri berezirik edo arau zehatzik jarriko duzue ariketa hobeto atera dadin?
Amanen beti euskaraz izaten da lehen hitza, eta Arigune izateko ez du neurri berezirik hartuko Salamerok. «Normaltasun osoz eta bat-batean egiten den zerbait da. Ni naturaltasunez jarduten naiz bezeroekin euskaraz, eta ondo ateratzen da». Hala ere, euskaraz erantzuten ez diotenak beti «errespetu osoz» hartzen dituela zehaztu du. Dendatik kanpo, gainera, Ahobizi da.
Zer ondorio uztea edo zer aldaketa eragitea espero edo nahi duzue?
Amane denda Arigune bihurtuta, bere aletxoa jarri nahi du Salamerok. «Euskaraz ahalik eta gehien egitea da kontua».