IÑAKI REZUSTA GARRIDO
«Musika euskaraz egitea ateak ixtea zela zioten. Azkenaldian hasi gara antzematen hori ez dela hala. Euskaraz adieraztea norberaren nortasuna finkatzea ere bada»
EDURNE BLANCO MOREDA
«Gure etxeko ama hizkuntza ez bada ere, ahizpak eta biok beti egin dugu elkarrekin euskaraz»
OIHANE MURUA DE LA MATA
«Garrantzitsuena ez da gaur egungo industrian dagoen euskararen erabilera urria, euskara zabaltzearen helburuarekin eraikitzen ari den bidea baizik»
LUR ZUFIRIA ARANGUREN
«Euskara euskaldunon ondarea da. Hizkuntza bat izateaz gain, euskal historiaren, ohituren eta baloreen gordailu ere bada. Euskaraz bizitzea, bizitzeko modu bat da. Gure erantzukizuna da altxor preziatu honen transmisioa, euskarak biziraun dezan»
BILAL DHAILI DOURHBACHE
«Ez diezaiogun euskarari mugarik jarri, ezta gure bihotzei ere. Egunero, hitz bakoitza aukera bat da euskara bizirik mantentzeko. Bizi dezagun Euskaraldia, eta elkarrekin egin dezagun bidea!»
ASUN MENDIZABAL SODUPE
«Nire egunerokoan, bai familiartean bai lagunartean, beti daukat euskara ahoan»
KEPA JAKA NUÑEZ
«Euskal Herria da gorputza eta euskara bere bihotza; bihotzik gabeko gorputzak ezin du bizi»
IÑAKI LETURIA IURRITA
«Euskara izan da lanerako nire erreminta nagusia, baserri-mundutik laborategietara»
KEPA ISASMENDI GABILONDO
«Biarritzen, Tuteran eta Bastidan ere egin deigun euskaraz»
AITZOL KALLEJO UNANUA
«Euskaldunon ondare kulturalari jarraipena emateko erabiltzen dugun hizkuntza da euskara»
ARANTZAZU ZABALETA IZAGIRRE
«Ba al dago ezer politagorik gure amonek eta gurasoek erakutsitako hizkuntza eder hau baino? Euskara ahoan eta mundu guztira zabaltzeko indarra»
MILA REPISO MORENO
«Euskara Euskal Herrian sustrai handi bat da, kultura edo ohiturak bezala, zaindu egin behar da»