Sukiak oiloak eta oilaskoak oso gustuko ditu, eta senarrak txakurrak (ehiztaria da), eta halako etxe batean bizitzea zen beraien ametsa. Zaletasunei dagokienez, kirola ikustea gustatzen zaio. Pilota, txirrindularitza eta herri kirolak, batez ere.
Gustuko pilotaria?
Unai Laso.
Gustuko txirrindularia?
Egungoen artean, Mikel Landa. Marino Lejarreta, Migel Mari Lasa, Txomin Perurena… ikusitakoak naiz. Espainiako Vuelta Ataundik pasa zela eta eskolatik karrera ikustera atera ginela gogoratzen dut.
Pelikula edo telesail bat.
Falcon Crest gustura ikusi nuen. Baita Dallas ere. Kutsidazu bidea, Ixabel ere asko gustatu zitzaidan.
Liburu bat.
Ez dut irakurtzeko ohiturarik.
Musika talde edo abeslari bat.
Benito Lertxundi eta Xabier Lete.
Abesti bat.
Benito Lertxundiren gehienak.
Oporretarako leku bat.
Ez naiz masifikazio zalea eta ezta ur zalea ere. Biescaseko (Aragoi, Espainia) ezbeharrak han harrapatu gintuen, gainera. Vinuesara (Gaztela eta Leon, Espainia) gustura joan izan gara.
Zer gosaltzen duzu?
Garaian garaiko fruta, eta ondoren kafea. Ohetik kafearekin ametsetan jaikitzen naiz.
Kolore bat.
Gorria.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Alaben eta biloben jaiotze egunak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Opari guztiak dira onak. Edozein une da ona opari bat jasotzeko.
Amets bat.
Gure ametsa etxe hau zen. Argentinara joatea ere amesten genuen, baina jada ez gara joango. Etxea zaintzea hobe izango dugu.
Bizitzako plazer txiki bat.
Siesta.
Goierriko txoko bat.
Hauxe. Lierni eta Zerain ere asko gustatzen zaizkit.
Altzagan biziko ez bazina…
Zerainen. Ataun ere ez dago gaizki.