Iñaki Irribarriak (Ordizia, 1964) Hernaniko Selak enpresan lan egiten du. Hiru urte barru jubilatuko da. Zaletasunei dagokienez, mendira joatea eta bizikletan ibiltzea gustatzen zaio. Bizikleta martxetan parte hartzen du eta aurtengo udan Alpeetara joango da Iker eta Ekhi semeekin. Pilota ere gustatzen zaio, noski: Ikerrek bi aldiz irabazi zuen buruz buruzko txapelketa eta behin binakakoa, eta Ekhi afizionatu mailako onentsuenen artean dago.
Gustuko mendia.
Aralarrera joaten naiz, batik bat.
Bizikletan egiteko gustuko ibilbidea.
Otsaurte, Etxarri eta Lizarrustitik pasatzen den itzulia. Vuelta a la O deitzen diogu.
Pelikula edo telesail bat.
Ez naiz oso telebista eta zinema zalea. Pelikula bat ikustekotan, akziokoa izan dadila. Dokumentalak, ordea, asko gustatzen zaizkit: mendikoak, animalienak…
Liburu bat.
Ez naiz irakurri zalea.
Musika talde edo abeslari bat.
Dire Straits.
Abesti bat.
Dire Straits musika taldearen Sultans of swing.
Oporretarako toki bat.
Normalean Nafarroara joaten gara. Etxe bat dugu Los Arcosen, Urantzia euskaraz. Nire ametsa Nepalera joatea da.
Zer gosaltzen duzu?
Astean zehar, lanera joan aurretik, gutxi. Denbora dudanean, berriz, ogi txigortua marmeladarekin eta gurinarekin.
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Iker, Ane eta Ekhi seme-alaben jaiotze egunak. Seme-alaben jaiotza sekulako oparia izan zen.
Jaso duzun opari bereziena.
Biloba.
Amets bat.
Mendi altu bat igotzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Arrautza pare bat ardoarekin.
Goierriko txoko bat.
Arama. Ordizian jaio nintzen, baina Arama aldera jotzen nuen beti mendira. Aramara, eta Aramatik Altzagara. Altzagarate sekulako parajea da. Emaztea Aramakoa dut eta 32 urte daramatzat bertan.
Araman biziko ez bazina.
Nafarroan.