Jendearekin harremanetan egotea du gogoko Maider Arano Elortzak (Ordizia, 1983), eta horretarako aukera paregabea eskaintzen diote une honetan dituen bi lanbideek. Informazioa eta merkaturatze turistikoko goi mailako ikasketak egin zituen, eta turismoaren alorrean dihardu lanean, Ordiziako Erro Elkarte Txikiko langile gisa. Idiazabal Gaztaren Museoa, Idiazabalen bertan, eta Ordiziako D’elikatuz zentroa dira bere bi lanlekuak, baina Ordizian kalean ere askotan egokitzen zaio lan egitea, bisitariei gaztaren sekretuak zein herrigunea bera eta merkatua erakusten. Adin eta toki askotako bisitariak artatzen ditu, batean zein bestean. Bigarren lanbideari esker, umeekin egoteko aukera du, herrian bertan, Urdaneta ikastetxeko jangelako begiralea ere badelako.
Zeintzuk dira zure zaletasun nagusiak?
Musika entzutea, irakurtzea eta jendearekin egotea ditut gogoko.
Zein da zure musika talde edo abeslari kuttunena?
Xabi Solano.
Eta abestia?
Zetak taldearen Hileta kantu nafarra.
Gustuko liburu bat.
Irakurtzea asko gustatzen zait. Cuando leas esta carta, Vicente Gramaje da egilea.
Pelikula edo telesail bat.
La rueda del tiempo. Serie bat da, fantasiazkoa.
Oporretarako toki bat.
Nafarroako Garisoain.
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire semea jaio zen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ordulari bat.
Amets bat.
Nekazalturismo bat muntatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin gelditzea.
Goierriko txoko bat.
Murumendi.
Ordizian biziko ez bazina…
Itsasondon.