Palentzian jaioa naiz 1968. urtean, baina Zaldibian bizi naiz, eta argazkien zale sutsua naiz betidanik. Orain urte batzuetatik hona, Ordiziako Ortzadar argazkizale elkarteko kide ere banaiz. Denetariko argazkiak ateratzea gustatzen zait, baina bereziki hegaztiak, paisaiak, gastronomia, makroa eta astrofotografia ditut gustuko.
Argazki hau etxeko terrazatik atera nuen, astrofoto-ekipo batekin. ED80 karamadun teleskopio errefraktore bat erabili nuen, eta orduko luzeko esposizioa eta beste ordu askotako prozesatua.
Zaldi Buru Nebulosa Lurretik 1.500 argi-urtera dagoen gas hodei hotz eta ilun bat da, Orionen Gerrikoaren ezkerreko ertzetik hegoaldera. Gutxi gorabehera 3,5 argi-urte ditu. Igorpen-nebulosaren kolore gorrixka hidrogeno atomoetako elektroiak eta protoiak birkonbinatzearen ondorioz sortzen da.