Andoni Alustizak (Zerain, 1959) Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen Arrasaten. Lan ibilbide osoa Mondragon Korporazioan egin zuen, Patrizio Etxeberrian igarotako urtea izan ezik. Azken 39 urteetan Ordiziako Orklin lan egin zuen. «Oso gustura lan egin nuen. Kooperatibetako gobernantza estiloa erabat bizi izan dut. Formula egokia da enpresa langileen esku egoteko». Bere zaletasunak bidaiatzea, baratzea, familia eta herrigintza dira.
Egin duzun bidaiarik onena?
Argentinara. Lanean egindakoetatik, Japoniara. Ezagutu dudan herrialde ezberdinena da.
Ametsetako bidaia?
Emaztearekin Japoniara joatea. 2020an familia guztia joatekoa ginen, baina pandemia iritsi zen.
Pelikula edo telesail bat.
La mision.
Liburu bat.
Los pilares de la tierra.
Abeslari bat edo musika talde bat.
Benito Lertxundi zalea izan naiz beti.
Abesti bat.
Xalbadorren heriotzean.
Oporretarako toki bat.
Joan ez naizen leku bat. Ez zait errepikatzea gustatzen.
Zer gosaltzen duzu?
Eguneko otordurik gustukoena eta garrantzitsuena da. Laranja edo kiwia, ogi txigortua olioarekin eta kafesnea zerealekin gosaltzen dut.
Kolore bat.
Gorria.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Seme-alaben jaiotze egunak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Jubilatu nintzenean seme-alabek oparitutako globo ibilaldia.
Amets bat.
Zerain berriz bizitzeko herri atsegin bat izatea, gazteen eskutik.
Bizitzako plazer txiki bat.
Igandean baserriko ogiarekin kafesne zopak gosaltzea. Umetako oroitzapena dakarkit.
Goierriko txoko bat.
Oamendi.
Zerainen biziko ez bazina…
Donostian. ■