«Nire abesti kuttuna Laja eta Landakandaren 'Mendiko osasuna' da»
Gorka Maize Alustizak (Gabiria, 1989) goi mailako mantenimendu zikloa egin zuen Goierri Eskolan. 2011tik Irizar enpresan lan egiten du. Bere zaletasunei dagokienez, animaliekin ibiltzea, bertsolaritza, familiarekin eta lagunekin elkartzea eta rallyak ikustea gustatzen zaio. Eguzkitza baserrian bizi da eta behorrak ditu.
Bertsolari bat.
Aitor Mendiluze.
Ametsetako autoa.
Garai bateko B taldeko auto bat eta Mitsubishi EVO 6 Tommi Makinen edition.
Pelikula edo telesail bat.
Clint Eastwooden Sin perdon.
Liburu bat.
Joxan Ormazabalen Antonio bolas.
Musika talde edo abeslari bat.
DBH garaian Asgarth taldea asko entzuten genuen.
Abesti bat.
Laja eta Landakandaren Mendiko osasuna.
Oporretarako leku bat.
Asturias.
Zer gosaltzen duzu?
Presaka ibiltzen naiz. Ur epela, limoi zuku eta gatzarekin gosaltzen dut. Ondoren, kafea hartzen dut.
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
2015eko otsailaren 15a. Egun hartan lehengusu bat hil zen.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Gurasoek nire lehen bertso jaialdiko kartela koadro batean sartu zuten. Bertso saio hura Beasainen izan zen, 2008an. Julen Agirre, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Iker Zubeldiarekin abestu nuen.
Amets bat.
Egunerokotasuna gozatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Gaurkoa bezalako beroarekin, bainu freskoa.
Goierriko txoko bat.
Aztirialdeko barkua eta Aizpuruko txabola.
Gabirian biziko ez bazina.
Donostian biziko ginateke [bikotea hangoa du]. ■