Hariztietako espezieak, Basaerramua
Basaerramua (Euonymus europaeus L.)
Deskribapena
Basaerramua hostoerorkorra da. Hosto (60-110 x 16-25 mm) sinpleak ditu, eliptikoak. Haren ertzak zerradunak dira, eta azpialdean ileren bat edo beste izan dezake.
Landare hermafrodita da. Loreek (10-12 mm Ø) lau petalo zuri izaten dituzte, oinarri berdean. Haren fruitua (8-12 x 9-15 mm) oso deigarria da, kapsula arrosa bat eta hazi laranjak dituelako, eta txortenetatik zintzilik agertzen dira.
Azal leuna du, gris argia.
- Ekologia. Soilguneetan agertzen da, lurzoru sakonetan eta freskoetan. Lur aberatsak maite ditu..
- Banaketa. Eurosiberiarra.
- Loraldia. Apirila-ekaina.
- Tamaina. 2-5 m.
- Altitudea. 0-1.000 m.
- Erlazionatutako habitatak. Hariztia eta haltzadia. ■
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak ondutako Basoak.eus webgunea.