Lainopean
Ikatzako bazkidea naiz duela 10 urtetik. Naturan argazkiak ateratzea gustatzen zait. Itsasoko eta gure basoetako argi berezien bila ibiltzen naiz, hainbat segundotako esposizioekin eta kristalezko filtroekin jolasean.
Argazki hau Goierriko bihotzean aterata dago, puntu altu batean. Oraindik gaua zen, eta lainoak dena estaltzen zuen… Ikuskizunaz gozatuz, eguzkia atera eta behelainoak urrezko kolorez margotu arte itxaron nuen. Eta orduan, gosaltzera joan nintzen.