Musika tabernan
Aitor Carrasco • Musikaria
Abuztuak 30, ostirala, arratsaldeko 19:00etan A tres bandas Podcast-ak eta Huts Tabernak Oasis taldearen itzulera aitzakia hartuta, festa txiki bat antolatu genuen.
Lehenengo bi orduan Oasis taldearen Reunion tour-eko abestiak jarri genituen, eta ondoren, lau orduz rock-pop eta indie abesti klasikoak jarri genituen. Ederki pasa genuen eta udari bukaera eman genion.
Honen harira, erreflexio txiki bat egin nuen.
Uda honetan Grezian izateko aukera izan dut eta gauza batek atentzioa deitu zidan, taberna guztietan pertsona bat zegoen ordenagailu edo nahaste-mahai batekin musika jartzen. Nik ez dut bizi izan hori gure herrietan, baina batzuetan polita izango litzateke pertsona batek pentsatutako abesti aukeraketa hori entzutea, eta ez algoritmo batek egindakoa. ■