Txistu doinu gozoan
Kulturak pisu garrantzitsua edukiko du Urretxuko jaietan. Herriarteko 36. Folklore Jaialdiaz gain –irailaren 13an–, Txistularien Alardea izango da espresio jendetsuenetako bat, kantu afariarekin eta kontzertuekin (Zea Mays, tarteko) ahaztu gabe. Irailaren 20an, larunbatarekin, Iparragirre plazan 19:30ean egingo dute aurtengo alardea (euria bada, Aldiri kiroldegian).
Euskal Herriko toki askotako txistulari taldeak edo ordezkarik elkartuko dira oholtzan. Ibon Garmendia urretxuar txistulariak zuzenduko du kontzertua, eta Amaia Aranburuk eta Jesus Mari Garraldak aurkeztuko dute.
Beste talde ugari
Txistuari laguntzeko, Gorobel metal boskotea, Zuhaitzaren Soinua txalapartariak, Iratzarri dultzaineroak, Aitor Areizaga (soinua), Amaia Aranaga (biolina), Asier Alkorta (gitarra), Jon Goenaga (pianoa), Pedro Gonzalez (baxua), Iñigo Salegi (perkusioa), Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti (trikitia) musikariek parte hartuko dute, abeslari askorekin batera. ■
Partaideak
- Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako txistulariak
- Gorobel metal boskotea
- Goiargi abesbatza
- Lurra eta Irrintzi dantza taldeak
- Zuhaitzen Soinua txalaparta kolektiboa
- Iratzarri dultzainero taldea
- Jose Angel Urbieta eta Blas Urkizu abeslariak
- Jokin Garitano abeslaria
- Maddi Martin abeslaria
- Uxue Kerejeta abeslaria
- Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta trikitilariak
- Aitor Areizaga soinujolea
- Amaia Aranaga bibolin-jolea
- Asier Alkorta gitarra-jolea
- Jon Goenaga piano-jolea
- Pedro Gonzalez baxu-jolea
- Iñigo Salegi perkusio-jolea
- Oier Fernandez margolaria
- Aurkezleak: Amaia Aranburu eta Jesus Mari Garralda
- Zuzendaria: Ibon Garmendia
Egitaraua
- El bequetero Gustavo Pascual Falcoe Mold.: X. Zabala
- Musika plazan II X. Zabala
- Atharratze gazteluko kanta Herrikoia / Mold.: X. Zabala
- Mirotzak Benito LertxundiMold.: X. Zabala
- Jota y vals M. Turrillas / J.C. Doñabeitia Mold.: I. Telleria
- Cortes Herrikoia Mold.: Kepa de Miguel
- Errefuxiatuarena Izaro & M. Urdangarin Mold.: X. Zabala
- Mundua eder Izaro & M. Urdangarin Mold.: X. Zabala
- Perras Andoni Oruesagasti Mold. X. Barriola
- Piparra Andoni Oruesagasti Mold. X. Barriola
- Abuela maitea ETS / Mold.: Iñaki T. Barrena
- Salda badago Mirua / Mold.: X. Zabala
- Gernikako Arbola J. M. Iparragirre